miércoles, 10 de octubre de 2012

Zientzia eta metodo zientifikoa

Zientzia
Zientzia naturari, gizarteari eta haren pentsamenduari buruzko azterketa eta ezagutza multzoa da. Behaketa eta esperimentuen bitartez gai edo materia bati burz lortu den ezagutza multzoa da.

Metodo zientifikoaren urratsak
-Behaketa: Fenomenoak zehaztasunez agertzen diren moduan aztertzea. Adituak, adibidez lupa eta mikroskopioa bezalako instrumentuak erabiltzen dute.
-Galderak formulatzea: fenomeno hori behatzerakoan zalantzak sortzen zaizkigu.
      -Zergatik gertatzen da...?
      -Nola gertatzen da...?
-Hipotesiak: gertaera bat azaltzeko ideia bat da. Egiaztatu beharko den baieztapen bat da. Egiaztatze horretan emaitzak erabakiko dute ea onartu, eraldatu edo baztertu behar den hipotesia

Diseñu esperimentala: etapa honetan esperimentu bat sortu behar da hipotesia egiaztatzeko.Horretarakomaterialak eta tresnak behar ditugu. 

Emaitza: honetan, zientzilariak jasotzen ditu esperimentuan lortutakoak


No hay comentarios:

Publicar un comentario